ORDENAGAILUAREN OINARRIZKO ATALAK
SOFTWAREA:Zer da? Ordenagailu digital baten ekipamendu logikoa edo soporte logikoa da.
HARDWAREA:Zer da? Ordenagailu bat osatzen duten elementu fisikoei deritzaie. Adibibidez:DVD irakurlea, diskete irakurlea eta teklatua..
BILL GATES
Microsoft 1975eko apirilak 4ean sortu zuen, sofware enpresa bat bezala, oraindik unibertsitateko ikasle zenean eta urte bete geroago Apple enpresak Basic interprete bat behar zuela ohartu zen.
1980an IBMko representatzaileekin bilera bat izan zuen Seattle-en eta DOS sistema operatiboa saltzea lortu zuen, berak oraindik ez zeukanean jada saldua zuen.
IBM enpresak sistema operativoa behar zuen Apple-ekin lehiatzeko. Microsoft-ek lizentzia eskubidea, mantenimendua eta DOS beste enpresa batzuei saltzeko aukera nahi zuen. IBMk onartu egin zuen. Egun batzuk beranduago Microsoft-ek ODOSen eskubideak erosi zituen 50.000 dolarren truke. Ondoren IBMri saldu zion MS-DOS bezala.
Bill Gates munduko hiru dirutsuenen artean dago 56.000 milloi inguruko dirutza duela kalkulatu da.
Bere enpresa hainbat prozesu judizialetan sartuta egon zen praktika monopolikoegatik salatu zutelako. Tribunalak enpresaren zatiketa ere proposatu zuten modu batean.
LINUS TROVALDS
Linus Torvalds Linux sistema eragilearen Kernelaren sortzailea da. Helsinkin (Finlandia) jaio zen 1969ko abenduaren 28an. Bere gurasoak Linus Paulingen izenean oinarritu ziren bere semeari izena emateko.
11 urte zituela hasi zen informatika munduan murgiltzen, 1980an bere aitonari Commodore ordenagailua erabiltzeko laguntza eskatu zionean. 1988an Helsinkiko unibertsitatean onartu zuten, Andy Tannenbaumek Minix sistema eragilea kaleratu zuen urte berean, bi urte beranduago C programazio lengoaia ikasten hasi zelarik bertan.
21 urterekin 5 urteko esperientzia zuen programatzen eta Minix sistema eragiletik ideiak hartuz proiektu pertsonal bat hasi zuen. Maurice J. Bachen Design of the Unix Operating Systemen oinarrituz eta Minix-en Kernel-ari aldaketak eginez, GNU proiektuak sortutako softwarea IBM/PC arkitektura batean exekutatzeko moldatu zuen. Horrela, 1991n Linux-en lehen bertsioa argitaratu zuen, BASH eta GCC exekutatzeko gai zena. 1992ko Urtarrilean GPL lizentzia erabaki zen Linux-entzako.
Bere filosofia software librearena da:
*Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:
-helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
-aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
-kopiatu ahal izatea.
-hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
Ezin dira nahastu, hala ere, software librea eta jabetza publikoko softwarea. Azken honek ez du lizentzia beharrik eta guztiona dela esan daiteke.
STEVE WOZNIAK
Steve Wozniak (1950eko abuztuaren 11), estatubatuar ingeniari elektroniko bathackerren aitzindarietako bat izateaz gain, Apple-en kofundatzailea da Steve Jobs-ekin batera. Bere asmakuntza eta makinak ordenagailu pertsonalaren erreboluzioari ekarpen oso garrantzitsua moduan errekonozituta daude.
Apple I eta Apple II ordenagailuak asmatu zituen. Apple II a 80. hamarkadako ordenagailurik salduena izan zen eta lehen ordenagailu herrikoia moduan ezagutzen da.
Bere filosofia Bill Gatesenaren guztiz aurkakoa da. Bera Linux filosofiarekin adosago zegoen Windowsenarekin baino.
ZEINEKIN IDENTIFIKATZEN ZARA GEHIEN?
Ezin dezaket esan zeinekin identifikatzen naizen gehien izan ere Linux lan hau egiten hasi ginenean ezagutu nuen eta Windows izan dut beti etxeko ordenagailuan beraz gehiago ezagutzen dut baina filosofiari erreparatzen badiogu Linux-en filosofia libreagoa da eta horretaz gain ez dago diruari enfokatuta, hau da, ez da hain lukrorako egina.
Lotu ahal daiteke mugimendu kooperatiboa oinarrizko kontzeptuekin?
Linux-en oinarrizko kontzeptuei erreparatzen badiogu lotu genezake moduren batean kooperatibaren kontzeptuarekin, dena denona dela diolako bereziki. Kooperaiban denak dira enpresaren bazkide eta denak dituzte eskubide berdinak botoa emateko orduan eta Linux-en filosofian antzeko zerbait gertatzen da dena da denona kopiatu egin daiteke eta ez da delitua.
"INFORMAZIOA KOPIATU ETA EZ ERABILI EZ DA DELITUA"
*Nork esan zuen? Kevin Mitnick hackerrak esan zuen.
*Zer dago hitz horien atzean? Bera hackerra izanda bere burua babestu nahian esan zuen, izan ere berak informazioa kopiatzen zuen eta bere ustez hori ez zen delitua noski.
*Hausnarketa: Nire iritzia emanez alde batetik badauka arrazoi pixka bat izan ere nire ustez delitua izango litzateke informazio hori kopiatu eta zerbaiten aurka erabiltzen baldin bazuten. Kopiatu ez ez erabili nire iritsiz ere ez da delitua.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

1 comentario:
menudo toston!!
Publicar un comentario